[...] "Proposamen bat dut". Aurrera egin zuen, nire lagun Aprilek sekretu bat kontatu nahi duenean egiten duen bezala, nahiz eta bere sekretuetako bat ere ez den ona izaten. Ezta sekretu ere. "Inori ez badiozu hemen nagoela esaten, zure begiak konponduko ditut". "Bai zera, alde hemendik!". Keinu egin zuen pare bat aldiz. "Horixe egiten saiatzen ari naiz". "Esan nahi dudana da ezin duzula halakorik egin!". "Zergatik ez?". "Tira, beste inor ez da nire begiak konpontzeko gai izan, betaurrekoekin baino ez". "Zenbait trebetasun ditut. Ikusiko duzu, baldin eta…". "…Inori zuri buruz hitz egiten ez badiot?". "Hori da funtsezkoa, hori da oinarri". "Nola jakin dezaket ez nauzula itsutuko? Promesak egiten dituen telemarketineko langile gezurti horietako bat bezalakoa izan zaitezke". Argizaria ematen hasi zen, berriro argizaria ematen. "Ez nioke ezer egingo minik egin ez didan izaki bati". "Hau da, min egiten badizut, itsu gera naiteke?". "Jakin beharreko zerbait da". "Eta nire begiak konpontzen badituzu, eta inori ez badiot zuri buruz hitz egiten, gure soroak bakean utziko dituzu?". "Hori da funtsezkoa!". [...] | Entry #37718 — Discuss 0 — Variant: Batuabatubaq
|